This is a repeating event

BALEA FORMAKUNTZA

15may5:30 pm8:30 pmBALEA FORMAKUNTZAFormakuntza5:30 pm - 8:30 pm(GMT+00:00)

Event Details

BALEAk 2026ko maiatza eta ekainean zehar doako ikastaro bat eskeiniko du gure taldearen parte izan nahi dutenentzat bideratuta.

Non?

Formakuntza BALEAn bertan izango da BALEA | Akroyoga ta Mugimendua. Heraclio Fournier kalea 39, 01006 Gasteiz

Noiz?

2026ko maiatza eta ekainean zehar, 3 ostiral arratsalde eta 3 larunbat.

  • Maiatzak 15 ostirala – 17:30-20:30
  • Maiatzak 23 larunbata – 10:30-13:00 eta 16:00-19:00
  • Maiatzak 29 ostirala – 17:30-20:30
  • Ekainak 6 larunbata – 10:30-13:00 eta 16:00-19:00 
  • Ekainak 12 ostirala – 17:30-20:30
  • Ekainak 20 larunbata –  10:30-13:00 eta 16:00-19:00   

Zenbat?

Formakuntza dohakoa izango da. Izena ematearekin batera 100€ko fiantza eskatuko da, behin modulu guztiak amaituta itzuliko dena. Egunen bat edo saio bat galtzekotan edo formakuntza amaitzen ez duenari ez zaio fiantzarik bueltatuko.

Norentzat?

Akroyoga, Yoga eta mugimendu disziplina desberdinetan klaseak irakasteko interesa daukatenentzat, baita BALEAko funtzionamendua eta esentzia barrutik ikasi nahi duenarentzat.

Formulario honetan galdetegi bat betetzea eskatzen dizuegun non guk aztertuko dugun ea zuen perfilak BALEAn ondo enkajatuko lukeen. Emailez jakinaraziko zaizue formakuntzan parte hartzeko aukera izango duzuen ala ez.

Zer ikasiko da?

BALEAren estilora diszuplina desberdinetako klaseak zelan eman irakatsiko da. Atal praktiko eta teorikoak uztartuko dira.
*Ez da akroyoga zentzu zuzenean irakatsiko.

Behin formakuntza amaitzean, aukera egongo da BALEAn bertan praktikak egiteko eta aurrerago interesa duenarentzat lana eskuratzeko ere.

more

Time

May 15, 2026 5:30 pm - 8:30 pm(GMT+00:00)

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioa

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Get Directions

0 Comments

Leave a Reply

Avatar placeholder

Your email address will not be published. Required fields are marked *