This is a repeating event

Ikario tailerra mediogiromas-ekin

22oct10:00 am2:00 pmIkario tailerra mediogiromas-ekinmaila anitza10:00 am - 2:00 pm(GMT+02:00)

Event Details

Tailerrari buruz:

Gure tailerrean truko bakoitza desglosatzea gustatzen zaigu, lurreko ariketa eta mugimenduekin baita bikotean egiten direnak barne sartuz, trukoa errazago izan dadin.

Hasiera batean honetan jartzen dugu fokua:
•Zure potentzia hobetzeko ariketak
•Zaintzaile (edo spotter) rola hobetzeko dina
•Oinarri edo hegalari izanda zaintzeko teknikak
•Jartiketen teoria

Ondoren, truko aurreratuago eta erronkariagoak egitera pasatuko gara, beti ere praktikan zenbat denbora daramazun arabera.

Noiz?

  • 1. saioa: Urriak 21, larunbata 10:00-14:00
  • 2. saioa: Urriak 22, igandea 10:00-14:00

+ Igandeko akroyoga topaketa (16:00-20:00)

Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba

Zenbat?

Goiz ordainduta (irailak 21 baino lehen):

  • 50€ egun bat
  • 90€ bi egun
  • Lauko taldeetan izena emanda 80€ pertsonako

Prezio normala (irailak 22 ondoren):

  • 60€ egun bat
  • 110€ bi egunak
  • Lauko taldeetan izena emanda 100€ pertsonako

Zeinek irakasten du?

 

Kaixo! Agus, Gonza eta Mati gara eta elkarrekin Medio Giro Más konpainia osatzen dugu.
Icarioetan espezializatutako hirukotea gara, eta elkarrekin bidaiatzen dugu Argentinatik.

  • Mati: 27 urte ditut eta duela 12 urtetatik akrobata naiz. Parkour, tricking, trampoline, Txinako masta, akro duo eta gainerako diziplina akrobatikoak praktikatzen ditut. Duela urte eta erdi hasi nintzen icarioekin.
  • Agus: 26 urte ditut eta mugimenduaren zale amorratua naiz. Gimnasia artistikoari ekin nion 4 urterekin, eta, ondoren, zirkuaren adarreruntz joan nintzen, kontortsioa, akrobaziak eta akro duoa egiten ditut, beste diziplina batzuen artean. Duela urte batzuk ikarioen mundua ezagutu nuen eta asko gustatzen zaizkit!
  • Gonza: 28 urte ditut eta ikarioen maitalea naiz. Duela 8 urte hasi nintzen akroyoga eta zirkuko jarduerak egiten. Ikarioak aurkitu nituenean, buru belarri sartu nintzen diziplina honetan, bai akrobatikoan, bai pedagogikoan. ere

Zuek ezagutzeaz poz-pozik gaude!

Informazio gehiago behar duzu? 688662262 whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali

more

Time

October 22, 2023 10:00 am - 2:00 pm(GMT+02:00)

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioa

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Get Directions

0 Comments

Leave a Reply

Avatar placeholder

Your email address will not be published. Required fields are marked *