This is a repeating eventOctober 22, 2023 10:00 am
Ikario tailerra mediogiromas-ekin
21oct10:00 am2:00 pmIkario tailerra mediogiromas-ekinmaila anitza10:00 am - 2:00 pm(GMT+02:00)
Event Details
Tailerrari buruz: Gure tailerrean truko bakoitza desglosatzea gustatzen zaigu, lurreko ariketa eta mugimenduekin baita bikotean egiten direnak barne sartuz, trukoa errazago izan dadin.
Event Details
Tailerrari buruz:
Gure tailerrean truko bakoitza desglosatzea gustatzen zaigu, lurreko ariketa eta mugimenduekin baita bikotean egiten direnak barne sartuz, trukoa errazago izan dadin.
Hasiera batean honetan jartzen dugu fokua:
•Zure potentzia hobetzeko ariketak
•Zaintzaile (edo spotter) rola hobetzeko dina
•Oinarri edo hegalari izanda zaintzeko teknikak
•Jartiketen teoria
Ondoren, truko aurreratuago eta erronkariagoak egitera pasatuko gara, beti ere praktikan zenbat denbora daramazun arabera.
Noiz?
- 1. saioa: Urriak 21, larunbata 10:00-14:00
- 2. saioa: Urriak 22, igandea 10:00-14:00
+ Igandeko akroyoga topaketa (16:00-20:00)
Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
Zenbat?
Goiz ordainduta (irailak 21 baino lehen):
- 50€ egun bat
- 90€ bi egun
- Lauko taldeetan izena emanda 80€ pertsonako
Prezio normala (irailak 22 ondoren):
- 60€ egun bat
- 110€ bi egunak
- Lauko taldeetan izena emanda 100€ pertsonako
Zeinek irakasten du?
Icarioetan espezializatutako hirukotea gara, eta elkarrekin bidaiatzen dugu Argentinatik.
- Mati: 27 urte ditut eta duela 12 urtetatik akrobata naiz. Parkour, tricking, trampoline, Txinako masta, akro duo eta gainerako diziplina akrobatikoak praktikatzen ditut. Duela urte eta erdi hasi nintzen icarioekin.
- Agus: 26 urte ditut eta mugimenduaren zale amorratua naiz. Gimnasia artistikoari ekin nion 4 urterekin, eta, ondoren, zirkuaren adarreruntz joan nintzen, kontortsioa, akrobaziak eta akro duoa egiten ditut, beste diziplina batzuen artean. Duela urte batzuk ikarioen mundua ezagutu nuen eta asko gustatzen zaizkit!
- Gonza: 28 urte ditut eta ikarioen maitalea naiz. Duela 8 urte hasi nintzen akroyoga eta zirkuko jarduerak egiten. Ikarioak aurkitu nituenean, buru belarri sartu nintzen diziplina honetan, bai akrobatikoan, bai pedagogikoan. ere
Zuek ezagutzeaz poz-pozik gaude!
Informazio gehiago behar duzu? 688662262 whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali
more
Time
October 21, 2023 10:00 am - 2:00 pm(GMT+02:00)
0 Comments