Akroyoga Zerotik Modulua (Urtarrila-apirila)

13urt6:45 pmAkroyoga Zerotik Modulua (Urtarrila-apirila)Hasiberriak6:45 pm(GMT+01:00)

Gertakariaren xehetasunak

Noiz? Astean behin ordu beteko klasea. Kurtsoan zehar 3 talde aterako ditugu:

  • Irailaren 30tik abenduaren 20ra
  • Urtarrilaren 13tik apirilaren 4ra
  • Maiatzak 5etik uztailak 24ra

Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba

Zenbat?

  • 130€ pertsonako modulu osoagatik

Moduluarekin, ikasitako guztiaren bideoak ikusteko aukera ere izango duzue, nahi duzuen guztietan errepasatu eta praktikatu ahal izateko. Gainera, 12 asteetan zehar, Baleara praktikatzera etorri ahal izateko*, entrenamendu librea barne izango duzue.

*Beti ere Balea zabalik dagoenean eta atzeko sala erabilita

Moduluari buruz:

Akroyoga 0 hasiera hasiera-hasieratik akroyoga ikasten hasteko modulu bat da. Praktika honen oinarriak landuko ditugu pertsona bakoitza kontuan izanik. Poliki-poliki aurrera joango gara, oinarrizko poseak ikasi (txoria, balea, eserlekua, tronua…), kontzeptu basikoak barneratu: lerrokadurak, zainketaren garrantzia, hiru rolak… eta trantsizio eta flowen munduan sartzen hasiko gara. Hiru hilabeteak amaitu ondoren pose batetik bestera erraz mugitzeko gai izango zarete, baita pisu aldaketak ondo ulertzen zeintzuek etorkizunean praktikan aurrera egiten lagunduko dizueten.

Modulu hau 12 astetan zehar banatzen diren 12 klase dira. Behin taldea sortuta, eta moduluarekin hasita, ez ditugu ikasle berriak onartuko, kurtso honen filosofia denak puntu beretik hastea eta pixkanaka elkarrekin aurrera egitea baita, elkarrenganako konfiantza- eta laguntza-espazio bat sortuz.

Gainera, kurtso presentziala, online kurtsoarekin konplementatzen da. Bertan klaseetan zehar ematen dugun eduki guztia bideo formatuan eskuragarri izango duzue, ikusi, ber-ikusi eta nahi duzuen bezain bestetan praktikatu ahal izateko.

Tailerretara ez da zertan bikotean etorri behar!

Izen emateak eta informazio gehiago? +34 722 74 25 90 whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali

PD: Behin moduluarekin hasita, ez ditugu ikasle berriak onartuko!!

more

Ordua

urtarrila 13, 2025 6:45 pm(GMT+01:00)

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioa

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Get Directions

0 Comments

Leave a Reply

Avatar placeholder

Your email address will not be published. Required fields are marked *