




KLASEAK


Akroyoga yoga, akrobaziak eta thailandiar masajea uztartzen dituen diziplina da.
BALEAn 3 maila desberdin ditugu:
AKROYOGA 0: Akroyogaren oinarriak poliki poliki ikasteko 3 hilabeteko modulu bat da. Akroyoga inoiz egin ez eta praktikatzen hasi nahi duten pertsonentzat pentsatuta dago.
*Behin hiru hilabeteak hasita, ez da izen ematerik onartuko.
AKROYOGA 1: Maila anitzeko akroyoga klaseak, akroyoga noizbait egin eta ikasten jarraitu nahi dutenentzat. Klase hauetara etorri ahal izateko ezagutza maila minimo bat izan behar dute.
AKROYOGA 2: Akroyoga denbora bat praktikatzen daramaten pertsonetzat eta oinarriak oso egonkor dituztenentzat. Maila honetan, hilabete inguru irauten duten moduluka egiten dugu lan. Moduluen gaiak orokorrak izan daitezke flow, slackro, pops, icarians, standing edo dance lifts bezala, edo zehatzatgoak hand to hand edo foot to hand bezala.
Yoga mugimenduan, arnasketaren erritmoan jariatuz. Hainbat asana (postura) konbinatzen dituen praktika dinamikoa da, pertsona bakoitzaren arnasketa-erritmoari lotutako mugimendu jariakorraren bidez.
Yoga oso fisiko bat denez, gorputza tonifikatzen eta malgutasuna lortzen lagunduko dizu. Gainera, koordinazioan, orekan eta kontzentrazioan hobekuntzak nabarituko dituzu.
Beharbada saio batean Vallek Ashtanga yoga praktika bat gidatuko digu.
Yoga mota estatikoagoa energia aktiboenaren eta erlaxazioaren arteko oreka bilatzean oinarritzen da, baina ez du zertan horregatik intentsitate gutxiagoko praktika izan.
Yoga inoiz egin ez duten edo hasi berri diren pertsonentzat oso egokia da; izan ere, arreta handia jartzen da gorputz-lerrokaduran jarrera bakoitza arnasketa batzuk mantenduz. Horrek jarrera bakoitza pixkanaka integratzen laguntzen du.
Hatha yogak zure egoera fisikoa hobetzen ere lagunduko dizu, zure osasun mentala hobetzeaz gain, antsietatea, estresa eta nekea gutxituz.
Klase hau yin yogaren eta yoga errestauratiboaren arteko fusioa da. Bertan, burua eta gorputza lasaitzen saiatzen gara, yoga-jarrera pasiboen eta luzapen luzeen bidez.
Yin yogan gorputza eta burua oso maila sakonean lantzen dira. Jarrerak 2 eta 5 minutu bitartean mantentzen dira, osagarrien laguntzaz, eta luzaketak ehunen geruza sakonenetara iristen dira. Horrek erlaxazio sakoneko egoera bat dakar, beharrezkoak ez diren tentsioak askatuz.
Klase hau perfektua da eguneroko ohiturek sortzen diguten antsietatea eta estresa askatu nahi dutenentzat.
Diziplina honek dantza eta akrobazia uztartzen ditu eta publiko guztientzat eskuragarri egiten du. Zatoz gorputza dibertitzen zaren bitartean mugitzera!
Klaseak Movement Flow diziplinaren barruko mugimenduak ikastean zentratzen dira, gero flow izeneko koreografia txiki batzuk sortzeko (musikarekin edo gabe).
Pertsona bakoitzak bere mailan duen gorputza eta eman diezaiokegun mugimendua aztertzen saiatzen da. Beti jolasa eta esplorazioa oinarri hartuta.
Bertikalak eta alderantzikatuak. Mundua buruz behera landuko dugu klase hauetan. Gorputza prestatuko dugu “pinuan” egoteko gai izan dadin, buruarekin eta bururik gabe.
Bertikalak diziplina gogorra da, baina denbora eta dedikazioarekin oso gogobetegarriak izan daitezke. Zure gorputz osoa zure eskuetan orekatzeko gai izateak edozer gauza egiteko gai garela sentiarazten digu.
Maila anitzeko klaseak izango dira, pertsona bakoitzari egokituak, zure bizitzan inoiz pinua egin baduzu edo ez. Hori bai, izerdi pixka bat botatzeko prest egon behar zara…
apirila 2025
Gertakariaren xehetasunak
Flow intentsiboa Rita eta Filipporekin. Goizean arintasunaren printzipioak landuko ditugu eta arratsaldean flow berri batean nola jarri praktikan.
Gertakariaren xehetasunak
Flow intentsiboa Rita eta Filipporekin. Goizean arintasunaren printzipioak landuko ditugu eta arratsaldean flow berri batean nola jarri praktikan.
Noiz?
Apirilak 5, larunbata
Ordutegiak:
10:30-13:30 Arintasunaren printzipioak
15:30-18:30 flow batean praktikan jarri
18:30-20:00 partehartzaileentzat akroyoga jama
Prezioak:
- 75€/pertsonako
- 140€/bikotea
- 260€/ 4ko taldea
- 60€/Balea ikasleak baita La Fabrikakoak (Marta ta Gaizkarenak)
*Taldeek eta bikoteek unitate gisa kontatzen dute, eta lantaldeak izango dira intentsiboan zehar
Aurretik jakin beharrekoak: side star eta side-sideen arteko trantzioetan esperientziak.
Zeinek emango du intentsiboa?

Rita txiki-txikitatik hasi zen hainbat kirol lehiakor egiten, 9 urte zituenetik, irristaketa artistikoaz maitemindu zen, eta horri esker, lehen aldiz, jarioaren (flow) magia deskubritu zuen. Magia hori berriro aurkitu zuen duela 5 urte, lehen unetik maitemindu zen akroyogaren munduan sartu zenean, batez ere mugimenduaren grazia eta airean flotatzearen sentsazioa esperimentatzeko aukeragatik. Harentzat, akroyogaren potentzial handiena bi pertsona elkarren artean konektatzeko gaitasunean datza, eta bi pertsona horiek, “fluxu-egoeran” sartzeko maila mentaletik aterata, izatearen eta egitearen, kontzientziaren eta ekintzaren arteko lotura-esperientzia batean.
Yoga eta Meditazioko irakasle ziurtatua 500 ordu TTC, Pilates, Reformer eta Olit, diziplina horiek erregularki irakasten ditu duela 10 urte baino gehiagotik eta akroyoga tailerrak antolatzen ditu Italia eta Espainia artean.
Gaztetan, Filippo hiperaktiboa eta sutsua izan zen, eta mugimenduaren hainbat arlotan bideratu zuen bere energia, skatearekin eta snowboardekin lehenik, 17 urterekin capoeira ezagutu zuen, erritmoaz, adierazpen askatasunaz eta akrobazia fisikoaz maiteminduz.
2012an, munduan zehar egin zituen bidaiek Milango Zero Gravity-ra eraman zuten, eta han estilo libreko akrobazia jardueren irekieran eta abiaraztean parte hartu zuen, haurrei eta helduei irakatsiz. “Mugimenduan dagoen gorputzari” buruz ikasteko jakin-minak elikatuta, Gorputz Hezkuntzan lizentziatu zen kalifikazio onenekin 2016an. Bere bidea jarraitu zuen Fitness eta Entrenamendu Pertsonaleko Master batekin espezializatuz, Yoga 250hrs Hatha-Vinyasan (2017) eta Acroyoga 200hrs Italian (2018) irakaslearen prestakuntzarekin.
Pandemiaren ondoren, bere ezagutza-nahiak eta bere ezagutzetan sakontzeko beharrak Murtziara eraman zuten, Espainian, eta bertan hasi zuen fisioterapia karrera Ucam Unibertsitatean. Bien bitartean, erretiroak eta ekitaldiak antolatu ditu Italian eta Espainian, Akroyoga, mugikortasuna, meditazioa eta akrobazia leunak ardatz hartuta.
Filiporen espezialitate nagusiak, akroyogaz gain, Inbertsio, Akrobazia eta Tranpolin klaseak, mugikortasuna eta ekintza-kiroletarako prestakuntza fisikoa dira.
Filippok adin eta maila desberdinetako bost mila pertsonari baino gehiagori erakutsi dizkie itzulipurdiak, bere ibilbide motorrean eta bere kontzientzia pertsonalean oinarritzen den ikuspegi pedagogiko-hezitzaile pertsonala eraikiz.

Informazio gehio eta izen emateak:
Whatsapp bat +34 722 74 25 90 zenbakira edo email bat balea@wanderingwhale.eus helbidera
Eta izena eman nahi baldin baduzu zuzenean link honetako izen-emate orria betez egin dezakezu: https://forms.gle/My7oT421CSnoPAir5

more
Ordua
apirila 5, 2025 10:30 am – 8:00 pm(GMT+00:00)
Antolatzailea
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
maiatza 2025
05mai6:45 pmAkroyoga Zerotik Modulua (Maiatza-uztaila)Hasiberriak6:45 pm(GMT+02:00)
Gertakariaren xehetasunak
Noiz? Astean behin ordu beteko klasea. Kurtsoan zehar 3 talde aterako ditugu: Irailaren 30tik abenduaren 20ra
Gertakariaren xehetasunak
Noiz? Astean behin ordu beteko klasea. Kurtsoan zehar 3 talde aterako ditugu:
- Irailaren 30tik abenduaren 20ra
- Urtarrilaren 13tik apirilaren 4ra
- Maiatzak 5etik uztailak 24ra
Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
Zenbat?
- 130€ pertsonako modulu osoagatik
Moduluarekin, ikasitako guztiaren bideoak ikusteko aukera ere izango duzue, nahi duzuen guztietan errepasatu eta praktikatu ahal izateko. Gainera, 12 asteetan zehar, Baleara praktikatzera etorri ahal izateko*, entrenamendu librea barne izango duzue.
*Beti ere Balea zabalik dagoenean eta atzeko sala erabilita
Moduluari buruz:
Akroyoga 0 hasiera hasiera-hasieratik akroyoga ikasten hasteko modulu bat da. Praktika honen oinarriak landuko ditugu pertsona bakoitza kontuan izanik. Poliki-poliki aurrera joango gara, oinarrizko poseak ikasi (txoria, balea, eserlekua, tronua…), kontzeptu basikoak barneratu: lerrokadurak, zainketaren garrantzia, hiru rolak… eta trantsizio eta flowen munduan sartzen hasiko gara. Hiru hilabeteak amaitu ondoren pose batetik bestera erraz mugitzeko gai izango zarete, baita pisu aldaketak ondo ulertzen zeintzuek etorkizunean praktikan aurrera egiten lagunduko dizueten.
Modulu hau 12 astetan zehar banatzen diren 12 klase dira. Behin taldea sortuta, eta moduluarekin hasita, ez ditugu ikasle berriak onartuko, kurtso honen filosofia denak puntu beretik hastea eta pixkanaka elkarrekin aurrera egitea baita, elkarrenganako konfiantza- eta laguntza-espazio bat sortuz.
Gainera, kurtso presentziala, online kurtsoarekin konplementatzen da. Bertan klaseetan zehar ematen dugun eduki guztia bideo formatuan eskuragarri izango duzue, ikusi, ber-ikusi eta nahi duzuen bezain bestetan praktikatu ahal izateko.
Tailerretara ez da zertan bikotean etorri behar!
Izen emateak eta informazio gehiago? +34 722 74 25 90 whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali
PD: Behin moduluarekin hasita, ez ditugu ikasle berriak onartuko!!
more
Ordua
maiatza 5, 2025 6:45 pm(GMT+02:00)
Antolatzailea
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
18mai10:00 am1:30 pmRocket Yoga + Zure kandela sortu10:00 am – 1:30 pm(GMT+00:00)
Gertakariaren xehetasunak
Goiza Irati Andak partekatutako Rocket Yoga saio batekin hasiko dugu. Ashtanga Yoga sekuentziatik moldatu eta sortutako yoga praktika dinamiko eta bizia da Rocket Yoga. Praktikatzen
Gertakariaren xehetasunak
Goiza Irati Andak partekatutako Rocket Yoga saio batekin hasiko dugu. Ashtanga Yoga sekuentziatik moldatu eta sortutako yoga praktika dinamiko eta bizia da Rocket Yoga. Praktikatzen diren postura anitzen artean bertikalen presentzia nabarmendu daiteke.
Deskantsu txiki baten ondoren, @malaka_artea proiektuaren atzean dagoen Ainararekin batera, kandela pertsonalizatu bana sortuko dugu, hamaiketakoa partekatzen dugun bitartean.
Noiz?
Maiatzak 18, igandea 10:00-13:30
- 10:00-11:45 Rocket Yoga
- 12:00-13:30 Kandela sortu + hamaiketakoa
Non?
BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
PREZIOA:
50€ pertsonako
Informazio gehiago behar duzu?
Whatsapp bat bidali 722 74 25 90 zenbakira edo email bat balea@wanderingwhale.eus kontura
more
Ordua
maiatza 18, 2025 10:00 am – 1:30 pm(GMT+00:00)
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
BALEA IRAKASLEAK
Kaixo! Aitor eta Maialen gara, Balearen atzean dauden pertsonak!
2017an atzerrian bizi ginela, gure kabuz akroyoga praktikatzen hasi ginen. Hasieran aktibitate dibertigarri bat elkarrekin egiteko moduan egiten genuen. Gure egongelan bertan hasi ginen, interneten ikusten genituen poseen argazkiak nola egin deszifratzen saiatuz, horietara ahal genuen bezala iritsiz… Hilabete batzuk beranduago Euskal Herrira bueltatu ginen eta klase eta tailerretara joaten hasi ginen, hauek hilabeteak ideiarik ere ez izan gabe praktikatzen generamatzan gauzen atzean zegoen teknika ulertzen lagundu ziguten. Eta a ze garrantzitsua den teknika eta ze erraza egiten den norbaitek azaltzen dizunean!
2019an akroyoga irakasle moduan formatzea erabaki genuen, praktikan hasi nahi duten pertsonei lagundu ahal izateko. Ordutik klase erregularrak, tailerrak eta erretiroak ematen ibiltzen gara aukera dugun oro.
Namaste, Nire izena Valle da, eta Gasteizkoa naizen arren, urte asko daramatzat herriko bizitzaz gozatzen. Yoga une zehatzean iritsi zitzaidan, eta nire bizi-filosofia bihurtzen joan da. Tresna zoragarri hau gure gorputzarekiko maitasunetik eta errespetutik partekatu eta irakasten dut. Pertsona bakoitzari egokitutako praktika bat, bere egoera fisiko edo emozionala edozein dela ere, praktikaren onurak beti gozatu eta sentitu ahal izango dituzu zure egunerokotasunean, esterillaren barruan eta kanpoan.
Hauek dira urteetan zehar egin ditudan formakuntzak: Mahashakti Eskolako Hatha yoga integrala, Yoga Prenatal, eta Haur Yoga. Shiva&Shakti Eskolako Yinyoga. Yoga Aéreo.org-ren Aireko Yoga. Eta Profesionaltasun Ziurtagiria (Nafarroa).
Ikastaro honetan vinyasa yoga, yoga errestauratiboa/yin eta yoga leuna (+65) emango ditut Balean.
Sandra naiz. Bilbon jaio nintzen 1983an. Ingeniari informatiko (ohia), aikidoka, acroyogui, Shiatsu terapeuta praktikantea, bizitzazalea…
Akroyoga aurkitu nuenean, nire sinesmenak eta beldurrak gainditzen irakatsi zidan, ezetz esaten eta behar dudana eskatzen ikasi nuen, nire gorputzarekin modu berrietan konektatzen, sinestezinak iruditzen zitzaizkidanak. Thailandiako masajea ere aurkitu nuen, apaltasunez eta esker onez lan egiten irakatsi zidana, eta burua eta bihotza azkenik konektatu ahal izan nituen leku batera eraman ninduena.
Akroyogari dagokionez, Acroyoga Montrealeko Teacher Trainingean (1. eta 2. mailak) eta Acroyoga for Social Inclusion Training-en (Bartzelona) trebatu naiz.
Balean akroyoga klaseak ematen egongo naiz eta ikasturtean zehar tailer bat edo beste ere emango ditut!
Mugimendu disziplinekin 9 urte nituela hasi nintzen. 16 urte bete arte, Gasteizko Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioan balleta egin nuen. Honek orain praktikatzen ditudan diziplinetan lagungarri diren gorputz-diziplina eta-kontzientzia ematen zidan, baina nire gorputzak beti mugimendu gehiago, akrobazia gehiago eskatu izan dit. Txikitan, paseatzera ateratzen ginenean, ez nintzen inoiz oinez joaten, baizik eta kaleetan zehar alboko gurpilak edo txiribueltak eginez joaten nintzen. Pixkanaka-pixkanaka, hainbat diziplinatan hezi eta trebatu naiz (yoga, akroyoga, movement flow, masaje tailandiarra…) eta beste batzuk nire kabuz praktikatzen, hala nola akrobaziak, pole dance, oihalak eta bertikalak.
Orain, BALEAn, gure akroyoga eta mugimendu zentro berrian, diziplina hauek ematen ditut, pertsona gehiagori mugimenduan beren pasioa aurkitzen laguntzeko itxaropenarekin.
Formakuntzaz Gizarte Hezitzailea, Gizarte Langilea eta Hezitzaile Sexual eta Emozionala. Urteetan zehar esku-hartze sozialeko proiektu desberdinetan aritu izan naiz.