KLASEAK
Akroyoga yoga, akrobaziak eta thailandiar masajea uztartzen dituen diziplina da.
BALEAn 3 maila desberdin ditugu:
AKROYOGA 0: Akroyogaren oinarriak poliki poliki ikasteko 3 hilabeteko modulu bat da. Akroyoga inoiz egin ez eta praktikatzen hasi nahi duten pertsonentzat pentsatuta dago.
*Behin hiru hilabeteak hasita, ez da izen ematerik onartuko.
AKROYOGA 1: Maila anitzeko akroyoga klaseak, akroyoga noizbait egin eta ikasten jarraitu nahi dutenentzat. Klase hauetara etorri ahal izateko ezagutza maila minimo bat izan behar dute.
AKROYOGA 2: Akroyoga denbora bat praktikatzen daramaten pertsonetzat eta oinarriak oso egonkor dituztenentzat. Maila honetan, hilabete inguru irauten duten moduluka egiten dugu lan. Moduluen gaiak orokorrak izan daitezke flow, slackro, pops, icarians, standing edo dance lifts bezala, edo zehatzatgoak hand to hand edo foot to hand bezala.
Yoga mugimenduan, arnasketaren erritmoan jariatuz. Hainbat asana (postura) konbinatzen dituen praktika dinamikoa da, pertsona bakoitzaren arnasketa-erritmoari lotutako mugimendu jariakorraren bidez.
Yoga oso fisiko bat denez, gorputza tonifikatzen eta malgutasuna lortzen lagunduko dizu. Gainera, koordinazioan, orekan eta kontzentrazioan hobekuntzak nabarituko dituzu.
Beharbada saio batean Vallek Ashtanga yoga praktika bat gidatuko digu.
Irakaslea: Valle.
Yoga mota estatikoagoa energia aktiboenaren eta erlaxazioaren arteko oreka bilatzean oinarritzen da, baina ez du zertan horregatik intentsitate gutxiagoko praktika izan.
Yoga inoiz egin ez duten edo hasi berri diren pertsonentzat oso egokia da; izan ere, arreta handia jartzen da gorputz-lerrokaduran jarrera bakoitza arnasketa batzuk mantenduz. Horrek jarrera bakoitza pixkanaka integratzen laguntzen du.
Hatha yogak zure egoera fisikoa hobetzen ere lagunduko dizu, zure osasun mentala hobetzeaz gain, antsietatea, estresa eta nekea gutxituz.
Irakasleak: Marta eta Maria.
Klase hau yin yogaren eta yoga errestauratiboaren arteko fusioa da. Bertan, burua eta gorputza lasaitzen saiatzen gara, yoga-jarrera pasiboen eta luzapen luzeen bidez.
Yin yogan gorputza eta burua oso maila sakonean lantzen dira. Jarrerak 2 eta 5 minutu bitartean mantentzen dira, osagarrien laguntzaz, eta luzaketak ehunen geruza sakonenetara iristen dira. Horrek erlaxazio sakoneko egoera bat dakar, beharrezkoak ez diren tentsioak askatuz.
Klase hau perfektua da eguneroko ohiturek sortzen diguten antsietatea eta estresa askatu nahi dutenentzat.
Irakaslea: Valle.
Diziplina honek dantza eta akrobazia uztartzen ditu eta publiko guztientzat eskuragarri egiten du. Zatoz gorputza dibertitzen zaren bitartean mugitzera!
Klaseak Movement Flow diziplinaren barruko mugimenduak ikastean zentratzen dira, gero flow izeneko koreografia txiki batzuk sortzeko (musikarekin edo gabe).
Pertsona bakoitzak bere mailan duen gorputza eta eman diezaiokegun mugimendua aztertzen saiatzen da. Beti jolasa eta esplorazioa oinarri hartuta.
Irakaslea: Maialen.
Bertikalak eta alderantzikatuak. Mundua buruz behera landuko dugu klase hauetan. Gorputza prestatuko dugu “pinuan” egoteko gai izan dadin, buruarekin eta bururik gabe.
Bertikalak diziplina gogorra da, baina denbora eta dedikazioarekin oso gogobetegarriak izan daitezke. Zure gorputz osoa zure eskuetan orekatzeko gai izateak edozer gauza egiteko gai garela sentiarazten digu.
Maila anitzeko klaseak izango dira, pertsona bakoitzari egokituak, zure bizitzan inoiz pinua egin baduzu edo ez. Hori bai, izerdi pixka bat botatzeko prest egon behar zara…
Irakaslea: Maialen.
abendua 2024
15ab4:00 pm8:00 pmAkroyoga topaketa4:00 pm – 8:00 pm(GMT+01:00)
Gertakariaren xehetasunak
Etorri ta gurekin jolas ezazu Balea-ko akroyoga topaketan! Noiz? Igandeetan (ez dugu igandero egiten beraz, joan aurretik galdetu!), arratsaldeko 16:00tik 20:00tara. Nahi duzunean etorri eta
Gertakariaren xehetasunak
Etorri ta gurekin jolas ezazu Balea-ko akroyoga topaketan!
Noiz? Igandeetan (ez dugu igandero egiten beraz, joan aurretik galdetu!), arratsaldeko 16:00tik 20:00tara. Nahi duzunean etorri eta joan zaitezke. Ez duzu zertan denbora guztia han egon behar!
Non? BALEA – Akroyoga ta Mugimendua, c/Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz
Zenbat? Espazioaren eta bertako materialaren erabileragatik aportazio txiki bat eskatzen dugu
- 4€ orokorra
- 2€ Balea ikasleentzat
- DOAN entrenamendu librea barne daukaten pertsonentzat
Ez da akroyogan ez beste mugimendu disziplinetan aurretiko esperientziarik behar. Ez zara zertan bikotearekin edo lagunekin etorri behar, bertan gaudenen artean elkartu eta jolastuko dugu, batzuk besteei lagunduz. Ekarri behar duzun bakarra arropa erosoa eta jolastu eta ondo pasatzeko gogoa dira!
more
Ordua
abendua 15, 2024 4:00 pm – 8:00 pm(GMT+01:00)
Antolatzailea
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
20ab6:00 pm8:00 pmHaurdunaldi kontzienteen tailerrakHaurdunentzako Yoga6:00 pm – 8:00 pm(GMT+01:00)
Gertakariaren xehetasunak
Tailerrei buruz: Haurdun dauden emakumeentzako yoga-tailerra haurdunaldian zehar etorkizunean ama izango direnei laguntzeko diseinatuta dago, tresna fisiko eta emozionalak eskainiz erditzerako prestatzeko, haurrarekin
Gertakariaren xehetasunak
Tailerrei buruz:
Haurdun dauden emakumeentzako yoga-tailerra haurdunaldian zehar etorkizunean ama izango direnei laguntzeko diseinatuta dago, tresna fisiko eta emozionalak eskainiz erditzerako prestatzeko, haurrarekin konektatzeko eta etapa hau kontzientzia eta ongizate handiagoarekin bizitzeko.
Tailerrean ariketa leunak eta haurdunaldiaren hiruhileko bakoitzera egokituak egingo dira, gorputza indartzen, malgutasuna hobetzen eta tentsio komunak arintzen laguntzeko, bizkarreko mina adibidez. Gainera, arnasketa- eta meditazio-teknikak irakatsiko dira, erlaxazioa errazten dutenak, estresa murrizten dutenak eta haurrarekin lotura sakona izatea ahalbidetzen dutenak.
Espazio hauaukera bat ere bada, emakumeek haurdunaldiarekin konektatzeko, beren gorputza entzuteko eta etorkizuneko beste ama batzuekin esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten, babes emozionaleko sare bat sortuz.
Gainera, tailer bakoitzean irakurtzeko materiala, ariketak eta erritual sinboliko txikiak eskainiko dira, hilabete osoan zehar etxean egiteko eta bakoitzak bere erritmoan proposamenarekin jarraitzeko.
Zein da Miren de MM?
2014an, Yoga Aeroko irakasle gisa trebatu zen; 2016an, Tantra Yogaren prestakuntza polit eta eraldatzailearekin jarraitu zuen Durga’s Tiger School eskolan, Yoga Alliance-k (200h) abalatua; haur eta familientzako yoga 2017an, Ioga i nens zentroarekin; 2018an, aukera zoragarria izan zuen Maya Zentroan (amatasuna, yoga eta akonpainamendua) Yoga eta haurdunaldiko irakasle izateko. 2019an, yogako 200 orduko beste prestakuntza bat egin du Merkhaba elkartearekin, Yoga Alliancek abalatuta. Bertan, Asthanga-Vinyasa eta Yoga Sivanandan sakondu du.
Maila profesionalean, lau urtez yoga zuzendari eta bideratzaile izan da Gasteizko Babayaga eskolan. Gaur egun, Elementuak taldeko kide da, eta munduan zehar erretiroak eta yoga-prestakuntzak kudeatzen ditu. 2021aren hasieran proiektu polit batekin hasi dira Trebiñun, ametsak partekatzen jarraitu ahal izateko erretiro-etxe batean.
Noiz?
Hilabetean behin, ostiraletan 18:00tik 20:00ra
- 1. saioa: Irailak 13
- 2. saioa: Urriak 11
- 3. saioa: Azaroak 15
- 4. saioa: Abenduak 20
Hilabetean behin, Larunbatetan 11:00tik 13:00ra
- 5. saioa: Urtarrilak 18
- 6. saioa: Otsailak 15
- 7. saioa: Martxoak 15
Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
Zenbat?
- 45€ saio bat
- 120€ hiru saio
- +35€ tailer extra bakoitza laugarrenetik aurrera
**BALEA ikasleentzat prezioak:
- 40€ saio bat**
- 100€ hiru saio**
- +30€ tailer extra bakoitza laugarrenetik aurrera
Informazio gehiago behar duzu? +34 722 74 25 90 whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali
more
Ordua
abendua 20, 2024 6:00 pm – 8:00 pm(GMT+01:00)
Antolatzailea
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
urtarrila 2025
08urt10:30 am12:30 pmYoga Haurdunaldian asteroko klaseak10:30 am – 12:30 pm(GMT+01:00)
Gertakariaren xehetasunak
Haurdunentzako yoga-eskola erregularretan, tresna fisiko eta emozionalak ikasiko dituzu erditzeko prestatzeko, zure haurrarekin konektatzeko eta etapa hau kontzientzia eta ongizate handiagoarekin bizitzeko.

Eskola hauek etorkizuneko amei haurdunaldian laguntzeko diseinatuta daude. Ariketa leunak eta haurdunaldiaren hiruhileko bakoitzera egokituak egingo dira, gorputza indartzen, malgutasuna hobetzen eta tentsio komunak arintzen laguntzeko, bizkarreko mina adibidez. Gainera, arnasketa- eta meditazio-teknikak irakasten dira, erlaxazioa errazten dutenak, estresa murrizten dutenak eta haurrarekin lotura sakona izatea ahalbidetzen dutenak.
Espazio hauaukera bat ere bada, emakumeek haurdunaldiarekin konektatzeko, beren gorputza entzuteko eta etorkizuneko beste ama batzuekin esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten, babes emozionaleko sare bat sortuz.
Nor da Miren de MM?
2014an, Yoga Aeroko irakasle gisa trebatu zen; 2016an, Tantra Yogaren prestakuntza polit eta eraldatzailearekin jarraitu zuen Durga’s Tiger School eskolan, Yoga Alliance-k (200h) abalatua; haur eta familientzako yoga 2017an, Ioga i nens zentroarekin; 2018an, aukera zoragarria izan zuen Maya Zentroan (amatasuna, yoga eta akonpainamendua) Yoga eta haurdunaldiko irakasle izateko. 2019an, yogako 200 orduko beste prestakuntza bat egin du Merkhaba elkartearekin, Yoga Alliancek abalatuta. Bertan, Asthanga-Vinyasa eta Yoga Sivanandan sakondu du.
Maila profesionalean, lau urtez yoga zuzendari eta bideratzaile izan da Gasteizko Babayaga eskolan. Gaur egun, Elementuak taldeko kide da, eta munduan zehar erretiroak eta yoga-prestakuntzak kudeatzen ditu. 2021aren hasieran proiektu polit batekin hasi dira Trebiñun, ametsak partekatzen jarraitu ahal izateko erretiro-etxe batean.
Noiz?
Urtarriletik aurrera asteazkenero 10:30tatik 12:00tara
Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
Zenbat?
- 45€/hilabetea
Informazio gehiago behar duzu? Whatsapp +34 722 74 25 90 zenbakira edo email bat balea@wanderingwhale.eus
more
Ordua
urtarrila 8, 2025 10:30 am – 12:30 pm(GMT+01:00)
Antolatzailea
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Erlazionatutako gertaerak
13urt6:45 pmAkroyoga Zerotik Modulua (Urtarrila-apirila)Hasiberriak6:45 pm(GMT+01:00)
Gertakariaren xehetasunak
Noiz? Astean behin ordu beteko klasea. Kurtsoan zehar 3 talde aterako ditugu: Irailaren 30tik abenduaren 20ra Urtarrilaren
Gertakariaren xehetasunak
Noiz? Astean behin ordu beteko klasea. Kurtsoan zehar 3 talde aterako ditugu:
- Irailaren 30tik abenduaren 20ra
- Urtarrilaren 13tik apirilaren 4ra
- Maiatzak 5etik uztailak 24ra
Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
Zenbat?
- 130€ pertsonako modulu osoagatik
Moduluarekin, ikasitako guztiaren bideoak ikusteko aukera ere izango duzue, nahi duzuen guztietan errepasatu eta praktikatu ahal izateko. Gainera, 12 asteetan zehar, Baleara praktikatzera etorri ahal izateko*, entrenamendu librea barne izango duzue.
*Beti ere Balea zabalik dagoenean eta atzeko sala erabilita
Moduluari buruz:
Akroyoga 0 hasiera hasiera-hasieratik akroyoga ikasten hasteko modulu bat da. Praktika honen oinarriak landuko ditugu pertsona bakoitza kontuan izanik. Poliki-poliki aurrera joango gara, oinarrizko poseak ikasi (txoria, balea, eserlekua, tronua…), kontzeptu basikoak barneratu: lerrokadurak, zainketaren garrantzia, hiru rolak… eta trantsizio eta flowen munduan sartzen hasiko gara. Hiru hilabeteak amaitu ondoren pose batetik bestera erraz mugitzeko gai izango zarete, baita pisu aldaketak ondo ulertzen zeintzuek etorkizunean praktikan aurrera egiten lagunduko dizueten.
Modulu hau 12 astetan zehar banatzen diren 12 klase dira. Behin taldea sortuta, eta moduluarekin hasita, ez ditugu ikasle berriak onartuko, kurtso honen filosofia denak puntu beretik hastea eta pixkanaka elkarrekin aurrera egitea baita, elkarrenganako konfiantza- eta laguntza-espazio bat sortuz.
Gainera, kurtso presentziala, online kurtsoarekin konplementatzen da. Bertan klaseetan zehar ematen dugun eduki guztia bideo formatuan eskuragarri izango duzue, ikusi, ber-ikusi eta nahi duzuen bezain bestetan praktikatu ahal izateko.
Tailerretara ez da zertan bikotean etorri behar!
Izen emateak eta informazio gehiago? +34 722 74 25 90 whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali
PD: Behin moduluarekin hasita, ez ditugu ikasle berriak onartuko!!
more
Ordua
urtarrila 13, 2025 6:45 pm(GMT+01:00)
Antolatzailea
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Gertakariaren xehetasunak
Tailerrei buruz: Haurdun dauden emakumeentzako yoga-tailerra haurdunaldian zehar etorkizunean ama izango direnei laguntzeko diseinatuta dago, tresna fisiko eta emozionalak eskainiz erditzerako prestatzeko, haurrarekin
Gertakariaren xehetasunak
Tailerrei buruz:
Haurdun dauden emakumeentzako yoga-tailerra haurdunaldian zehar etorkizunean ama izango direnei laguntzeko diseinatuta dago, tresna fisiko eta emozionalak eskainiz erditzerako prestatzeko, haurrarekin konektatzeko eta etapa hau kontzientzia eta ongizate handiagoarekin bizitzeko.
Tailerrean ariketa leunak eta haurdunaldiaren hiruhileko bakoitzera egokituak egingo dira, gorputza indartzen, malgutasuna hobetzen eta tentsio komunak arintzen laguntzeko, bizkarreko mina adibidez. Gainera, arnasketa- eta meditazio-teknikak irakatsiko dira, erlaxazioa errazten dutenak, estresa murrizten dutenak eta haurrarekin lotura sakona izatea ahalbidetzen dutenak.
Espazio hauaukera bat ere bada, emakumeek haurdunaldiarekin konektatzeko, beren gorputza entzuteko eta etorkizuneko beste ama batzuekin esperientziak partekatzeko aukera izan dezaten, babes emozionaleko sare bat sortuz.
Gainera, tailer bakoitzean irakurtzeko materiala, ariketak eta erritual sinboliko txikiak eskainiko dira, hilabete osoan zehar etxean egiteko eta bakoitzak bere erritmoan proposamenarekin jarraitzeko.
Zein da Miren de MM?
2014an, Yoga Aeroko irakasle gisa trebatu zen; 2016an, Tantra Yogaren prestakuntza polit eta eraldatzailearekin jarraitu zuen Durga’s Tiger School eskolan, Yoga Alliance-k (200h) abalatua; haur eta familientzako yoga 2017an, Ioga i nens zentroarekin; 2018an, aukera zoragarria izan zuen Maya Zentroan (amatasuna, yoga eta akonpainamendua) Yoga eta haurdunaldiko irakasle izateko. 2019an, yogako 200 orduko beste prestakuntza bat egin du Merkhaba elkartearekin, Yoga Alliancek abalatuta. Bertan, Asthanga-Vinyasa eta Yoga Sivanandan sakondu du.
Maila profesionalean, lau urtez yoga zuzendari eta bideratzaile izan da Gasteizko Babayaga eskolan. Gaur egun, Elementuak taldeko kide da, eta munduan zehar erretiroak eta yoga-prestakuntzak kudeatzen ditu. 2021aren hasieran proiektu polit batekin hasi dira Trebiñun, ametsak partekatzen jarraitu ahal izateko erretiro-etxe batean.
Noiz?
Hilabetean behin, ostiraletan 18:00tik 20:00ra
- 1. saioa: Irailak 13
- 2. saioa: Urriak 11
- 3. saioa: Azaroak 15
- 4. saioa: Abenduak 20
Hilabetean behin, Larunbatetan 11:00tik 13:00ra
- 5. saioa: Urtarrilak 18
- 6. saioa: Otsailak 15
- 7. saioa: Martxoak 15
Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
Zenbat?
- 45€ saio bat
- 120€ hiru saio
- +35€ tailer extra bakoitza laugarrenetik aurrera
**BALEA ikasleentzat prezioak:
- 40€ saio bat**
- 100€ hiru saio**
- +30€ tailer extra bakoitza laugarrenetik aurrera
Informazio gehiago behar duzu? +34 722 74 25 90 whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali
more
Ordua
urtarrila 18, 2025 11:00 am – 1:00 pm(GMT+01:00)
Antolatzailea
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
BALEA IRAKASLEAK
Kaixo! Aitor eta Maialen gara, Balearen atzean dauden pertsonak!
2017an atzerrian bizi ginela, gure kabuz akroyoga praktikatzen hasi ginen. Hasieran aktibitate dibertigarri bat elkarrekin egiteko moduan egiten genuen. Gure egongelan bertan hasi ginen, interneten ikusten genituen poseen argazkiak nola egin deszifratzen saiatuz, horietara ahal genuen bezala iritsiz… Hilabete batzuk beranduago Euskal Herrira bueltatu ginen eta klase eta tailerretara joaten hasi ginen, hauek hilabeteak ideiarik ere ez izan gabe praktikatzen generamatzan gauzen atzean zegoen teknika ulertzen lagundu ziguten. Eta a ze garrantzitsua den teknika eta ze erraza egiten den norbaitek azaltzen dizunean!
2019an akroyoga irakasle moduan formatzea erabaki genuen, praktikan hasi nahi duten pertsonei lagundu ahal izateko. Ordutik klase erregularrak, tailerrak eta erretiroak ematen ibiltzen gara aukera dugun oro.
Namaste, Nire izena Valle da, eta Gasteizkoa naizen arren, urte asko daramatzat herriko bizitzaz gozatzen. Yoga une zehatzean iritsi zitzaidan, eta nire bizi-filosofia bihurtzen joan da. Tresna zoragarri hau gure gorputzarekiko maitasunetik eta errespetutik partekatu eta irakasten dut. Pertsona bakoitzari egokitutako praktika bat, bere egoera fisiko edo emozionala edozein dela ere, praktikaren onurak beti gozatu eta sentitu ahal izango dituzu zure egunerokotasunean, esterillaren barruan eta kanpoan.
Hauek dira urteetan zehar egin ditudan formakuntzak: Mahashakti Eskolako Hatha yoga integrala, Yoga Prenatal, eta Haur Yoga. Shiva&Shakti Eskolako Yinyoga. Yoga Aéreo.org-ren Aireko Yoga. Eta Profesionaltasun Ziurtagiria (Nafarroa).
Ikastaro honetan vinyasa yoga, yoga errestauratiboa/yin eta yoga leuna (+65) emango ditut Balean.
Sandra naiz. Bilbon jaio nintzen 1983an. Ingeniari informatiko (ohia), aikidoka, acroyogui, Shiatsu terapeuta praktikantea, bizitzazalea…
Akroyoga aurkitu nuenean, nire sinesmenak eta beldurrak gainditzen irakatsi zidan, ezetz esaten eta behar dudana eskatzen ikasi nuen, nire gorputzarekin modu berrietan konektatzen, sinestezinak iruditzen zitzaizkidanak. Thailandiako masajea ere aurkitu nuen, apaltasunez eta esker onez lan egiten irakatsi zidana, eta burua eta bihotza azkenik konektatu ahal izan nituen leku batera eraman ninduena.
Akroyogari dagokionez, Acroyoga Montrealeko Teacher Trainingean (1. eta 2. mailak) eta Acroyoga for Social Inclusion Training-en (Bartzelona) trebatu naiz.
Balean akroyoga klaseak ematen egongo naiz eta ikasturtean zehar tailer bat edo beste ere emango ditut!
Kaixo! Yoga praktikara une egokian iritsi nintzen, duela 10 urte ezagutu nuen arren, ikastetxeko estresari eta Mexiko Hiriko kaosari esker (bertan jaio nintzen). Urte batzuk geroago, praktikarekin topo egin nuen berriro, leku paradisiakoenetako batera bizitzera joan nintzenean (Quintana Roo). Oraingoan, beste irakasle handi batek, kundalini yoga zer den erakutsi zidan, nire egunen parte izaten jarraitzen duena arnasketa eta bisualitate ariketen eran.
Iaz, nire bizitza aldatu zuen gertaera bati esker, Mexiko Hirira itzuli nintzen, eta han Yogako estudio batean “secret room yoga” lan egin nuen, behar nuen bakea eta ikuspegia itzultzeko. Han diziplinaz eta maitasun handiz praktikatzeko zortea izan nuen (egunero), niretzat oso garrantzitsuak diren maisuak ezagutzeko eta 22 estilo ezberdin ezagutzeko. Azkenean, yogarekin denok leku berera (gure leku sakratura) goazela erakutsi zidaten.
Hor erabaki nuen hatha yogan irakasle bihurtzea, eta nire irakasleek egunero-egunero eskeintzen zidaten ezagutza bakoitzak nire jakin-mina eta praktikarekiko maitasuna areagotzen zituen.
Laster elkar ezagutu ahal izatea eta elkarrekin orainaz gozatzea espero dut!
Namaste
Mugimendu disziplinekin 9 urte nituela hasi nintzen. 16 urte bete arte, Gasteizko Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioan balleta egin nuen. Honek orain praktikatzen ditudan diziplinetan lagungarri diren gorputz-diziplina eta-kontzientzia ematen zidan, baina nire gorputzak beti mugimendu gehiago, akrobazia gehiago eskatu izan dit. Txikitan, paseatzera ateratzen ginenean, ez nintzen inoiz oinez joaten, baizik eta kaleetan zehar alboko gurpilak edo txiribueltak eginez joaten nintzen. Pixkanaka-pixkanaka, hainbat diziplinatan hezi eta trebatu naiz (yoga, akroyoga, movement flow, masaje tailandiarra…) eta beste batzuk nire kabuz praktikatzen, hala nola akrobaziak, pole dance, oihalak eta bertikalak.
Orain, BALEAn, gure akroyoga eta mugimendu zentro berrian, diziplina hauek ematen ditut, pertsona gehiagori mugimenduan beren pasioa aurkitzen laguntzeko itxaropenarekin.