



KLASEAK


Akroyoga yoga, akrobaziak eta thailandiar masajea uztartzen dituen diziplina da.
BALEAn 3 maila desberdin ditugu:
AKROYOGA 0: Akroyogaren oinarriak poliki poliki ikasteko 3 hilabeteko modulu bat da. Akroyoga inoiz egin ez eta praktikatzen hasi nahi duten pertsonentzat pentsatuta dago.
*Behin hiru hilabeteak hasita, ez da izen ematerik onartuko.
AKROYOGA: Maila anitzeko akroyoga klaseak, akroyoga noizbait egin eta ikasten jarraitu nahi dutenentzat. Klase hauetara etorri ahal izateko ezagutza maila minimo bat izan behar dute.
AKROYOGA DINAMIKO: Akroyoga denbora bat praktikatzen daramaten pertsonetzat eta haratago eraman nahi dutenentzat. Maila honetan, hilabete inguru irauten duten moduluka egiten dugu lan. Moduluen gaiak orokorrak izan daitezke pops, icarians, standing, whips, whip-pops edo dance lifts bezala, edo zehatzatgoak hand to hand edo foot to hand bezala.
Yoga mugimenduan, arnasketaren erritmoan jariatuz. Hainbat asana (postura) konbinatzen dituen praktika dinamikoa da, pertsona bakoitzaren arnasketa-erritmoari lotutako mugimendu jariakorraren bidez.
Yoga oso fisiko bat denez, gorputza tonifikatzen eta malgutasuna lortzen lagunduko dizu. Gainera, koordinazioan, orekan eta kontzentrazioan hobekuntzak nabarituko dituzu.
Diziplina honek dantza eta akrobazia uztartzen ditu eta publiko guztientzat eskuragarri egiten du. Zatoz gorputza dibertitzen zaren bitartean mugitzera!
Klaseak Movement Flow diziplinaren barruko mugimenduak ikastean zentratzen dira, gero flow izeneko koreografia txiki batzuk sortzeko (musikarekin edo gabe).
Pertsona bakoitzak bere mailan duen gorputza eta eman diezaiokegun mugimendua aztertzen saiatzen da. Beti jolasa eta esplorazioa oinarri hartuta.
Bertikalak eta alderantzikatuak. Mundua buruz behera landuko dugu klase hauetan. Gorputza prestatuko dugu “pinuan” egoteko gai izan dadin, buruarekin eta bururik gabe.
Bertikalak diziplina gogorra da, baina denbora eta dedikazioarekin oso gogobetegarriak izan daitezke. Zure gorputz osoa zure eskuetan orekatzeko gai izateak edozer gauza egiteko gai garela sentiarazten digu.
Maila anitzeko klaseak izango dira, pertsona bakoitzari egokituak, zure bizitzan inoiz pinua egin baduzu edo ez. Hori bai, izerdi pixka bat botatzeko prest egon behar zara…
BALEA IRAKASLEAK
Publicado en O. L. BriñasTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Un lugar súper familiar y muy cuidado para hacer diferentes disciplinas, yo he hecho iniciación a akroyoga y me he sentido como en casa. Maialen y Aitor unos grandes profesionales y el ambiente que se crea en el grupo, genial. Si quieres probar estas disciplinas, muy recomendable.Publicado en Maider de MiguelTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Leku oso atsegin eta goxoa, eta akroyogako klaseak zoragarriak: azalpen argiak, laguntza eta giro paregabea. Akroyoga familian ere aukera bikaina etxekoekin ondo pasatzeko kirola egin bitartean.Publicado en ane elexpuruTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Akroyoga eskola zoragarria!! Oso gomendagarria!Publicado en Oihana López de SosoagaTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Estuve en un taller y me encantó, variedad de actividades y buen@s profes. El espacio está genial.Publicado en Ana OregiTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Oso giro atsegina eta proposamen politak ariketa egiteko.Publicado en Miren LegidoTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Tailer ireki batean parte hartu nuen eta asko gomendatzen dut esperientzia! Kirol berri bat probatzen animatzeko leku ezin-hobea.Publicado en Atic H. DebaTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Amplio y cuidado donde practicar amplitud de actividades conectadas con el cuerpo y el alma. Los domingos suele haber Jam y entre semana clases programadas. Recomendado!!Publicado en MaiimennTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. He participado en un taller de iniciación de Akroyoga y no sé me ocurre mejor manera para tener un primer contacto con esta disciplina. El taller lo impartieron Aitor y Maddalen y estuvo genial, aprendimos un montón y pasamos una mañana súper divertida. Eskerrik asko!!Publicado en Vali SzTrustindex verifica que la fuente original de la reseña sea Google. Un estudio maravilloso llevado con mucho amor por personas excepcionales. Excelentes acróbatas, siempre dispuestos a ayudar, amables y grandes profesores. Recomiendo BALEA Akroyoga Studio a cualquiera que tenga interés en el acroyoga o la acrobacia en pareja. Transmiten una base sólida y bien estructurada. También es un lugar perfecto si quieres venir a jammear, compartir y disfrutar. Siempre me voy con el corazón lleno de amor y el cuerpo cansado, pero profundamente satisfecho. ¡Muy recomendable!Verificado por: TrustindexLa insignia verificada de Trustindex es el símbolo universal de confianza. Solo las mejores empresas pueden obtener la insignia verificada si tienen una puntuación de revisión superior a 4.5, basada en las reseñas de clientes de los últimos 12 meses. Leer más
martxoa 2026
15mar11:00 am1:00 pmAkroyoga FamilianMaila anitza11:00 am – 1:00 pm(GMT+00:00)
Gertakariaren xehetasunak
Hilabetean behin, igande goizetan akroyoga familian saioak egiteko elkartu egingo gara. Saio hauetan maila eta adin guztientzako jolasak eta proposamenak izango ditugu. Gure helburua
Gertakariaren xehetasunak
Hilabetean behin, igande goizetan akroyoga familian saioak egiteko elkartu egingo gara. Saio hauetan maila eta adin guztientzako jolasak eta proposamenak izango ditugu. Gure helburua familian denbora eder bat pasatzea izango da, non guraso eta umeek akroyoga ikasi eta disfrutatu egingo duten.
Noiz?
- Urriak 19, igandea 11:00-13:00
- Azaroak 16, igandea 11:00-13:00 [BETETA]
- Abenduak 21, igandea 11:00-13:00 [BETETA]
- Urtarrilak 18, igandea 11:00-13:00
- Otsailak 15, igandea 11:00-13:00
- Martxoak 15, igandea 11:00-13:00
Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
PREZIOA:
Prezioak taller solteko:
20€ guraso bakoitzeko
10€ ume bakoitza
Prezio combo:
35€ bi taller gurasoak
15€ bi taller umeak
50€ hiru taller gurasoak
20€ hiru taller umeak
Informazio gehiago behar duzu?
722 74 25 90 whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali
more
Ordua
martxoa 15, 2026 11:00 am – 1:00 pm(GMT+00:00)
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Erlazionatutako gertaerak
15mar4:00 pm8:00 pmAkroyoga topaketa4:00 pm – 8:00 pm(GMT+01:00)
Gertakariaren xehetasunak
Etorri ta gurekin jolas ezazu Balea-ko akroyoga topaketan! Noiz? Igandeetan (ez dugu igandero egiten beraz, joan aurretik galdetu!), arratsaldeko 16:00tik 20:00tara. Nahi duzunean etorri eta
Gertakariaren xehetasunak
Etorri ta gurekin jolas ezazu Balea-ko akroyoga topaketan!
Noiz? Igandeetan (ez dugu igandero egiten beraz, joan aurretik galdetu!), arratsaldeko 16:00tik 20:00tara. Nahi duzunean etorri eta joan zaitezke. Ez duzu zertan denbora guztia han egon behar!
Non? BALEA – Akroyoga ta Mugimendua, c/Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz
Zenbat? Espazioaren eta bertako materialaren erabileragatik aportazio txiki bat eskatzen dugu
- 4€ orokorra
- 2€ Balea ikasleentzat
- DOAN entrenamendu librea barne daukaten pertsonentzat
Ez da akroyogan ez beste mugimendu disziplinetan aurretiko esperientziarik behar. Ez zara zertan bikotearekin edo lagunekin etorri behar, bertan gaudenen artean elkartu eta jolastuko dugu, batzuk besteei lagunduz. Ekarri behar duzun bakarra arropa erosoa eta jolastu eta ondo pasatzeko gogoa dira!

more
Ordua
martxoa 15, 2026 4:00 pm – 8:00 pm(GMT+01:00)
Antolatzailea
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
22mar10:00 am2:30 pmYoga + ZeramikaMaila anitza10:00 am – 2:30 pm(GMT+00:00)
Gertakariaren xehetasunak
Noiz? Martxoak 22, igandea 10:00-14:30 10:00-11:30 Yoga 11:30-12:00 Hamaiketakoa 12:00-14:30
Gertakariaren xehetasunak
Noiz? Martxoak 22, igandea 10:00-14:30
- 10:00-11:30 Yoga
- 11:30-12:00 Hamaiketakoa
- 12:00-14:30 Zeramika
Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba
PREZIOA: 60€
Goiza Irati Andak partekatutako Yoga saio batekin hasiko dugu, gorputza esnatu, berotu eta mugitzen hasteko eta aldi beren burua erlaxatu eta deskonektatu. Ondoren deskantsu txiki bat egingo dugu hamaiketako batekin indarrak berreskuratzeko eta sabela beteta daukagula Maitane, La Cabaña Pottery and Plants-etik etorriko zaigu zeramika sio bat partekatzeko.
Barne sartzen da: yoga saioa, hamaiketako, zeramika tailerra eta behar diren materialak, baita sortutako pieza labean sartzea ere.
Informazio gehiago behar duzu?
722 74 25 90whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali
more
Ordua
martxoa 22, 2026 10:00 am – 2:30 pm(GMT+00:00)
BALEA | Akroyoga ta Mugimendua
Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioaBALEA | Akroyoga ta Mugimendua
22mar4:00 pm8:00 pmAkroyoga topaketa4:00 pm – 8:00 pm(GMT+01:00)
Gertakariaren xehetasunak
Etorri ta gurekin jolas ezazu Balea-ko akroyoga topaketan! Noiz? Igandeetan (ez dugu igandero egiten beraz, joan aurretik galdetu!), arratsaldeko 16:00tik 20:00tara. Nahi duzunean etorri eta
Gertakariaren xehetasunak
Etorri ta gurekin jolas ezazu Balea-ko akroyoga topaketan!
Noiz? Igandeetan (ez dugu igandero egiten beraz, joan aurretik galdetu!), arratsaldeko 16:00tik 20:00tara. Nahi duzunean etorri eta joan zaitezke. Ez duzu zertan denbora guztia han egon behar!
Non? BALEA – Akroyoga ta Mugimendua, c/Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz
Zenbat? Espazioaren eta bertako materialaren erabileragatik aportazio txiki bat eskatzen dugu
- 4€ orokorra
- 2€ Balea ikasleentzat
- DOAN entrenamendu librea barne daukaten pertsonentzat
Ez da akroyogan ez beste mugimendu disziplinetan aurretiko esperientziarik behar. Ez zara zertan bikotearekin edo lagunekin etorri behar, bertan gaudenen artean elkartu eta jolastuko dugu, batzuk besteei lagunduz. Ekarri behar duzun bakarra arropa erosoa eta jolastu eta ondo pasatzeko gogoa dira!

more
Ordua
martxoa 22, 2026 4:00 pm – 8:00 pm(GMT+01:00)



