Elkarrekin aurrera eginez: spotting intentsiboa AcroYoga eraginkor eta seguru praktikatzeko

25nov10:00 am7:00 pmElkarrekin aurrera eginez: spotting intentsiboa AcroYoga eraginkor eta seguru praktikatzekoMaila anitza10:00 am - 7:00 pm(GMT+01:00)

Event Details

spotter (zaintzailea, behatzailea): mugimenduak ahalik eta modu seguruenean egiten direla bermatzeko ardura duen pertsona (k).

Spotterren laguntza behar izan duzu edo erabili duzu AcroYoga egiteko?
Izan al duzu inoiz erorketa edo istripu txarrik (Spotter bat erabilita ere)?
Gustatzen zaizu Spotter lanetan aritzea?

Hauek dira tailer honetan egingo ditugun galderetako batzuk.

Askotan esaten dugu Spotterraren rola dela akroyogan garrantzitsuena, eta DENOK, salbuespenik gabe, Spotterren laguntza behar izan dugu noizbait akroyoga ikasteko bidean.

Hala ere, oso maiz klaseetan gutxien (eta okerren) azaltzen den rola da, Jamsetan ia inork egin nahi ez duen rola da eta, gainera, base-hegalari binomioko elkarrizketetatik kanpo geratzen da. Agian, hiru faktore horien ondorioz, askotan ez du bere zeregina modu eraginkorrean garatzen.

Baina akroyogaren praktika zaindua (segurua) Spotter on bat edukitzetik haratago doa. Zaintza oinarri eta hegalari diren pertsonengan hasten da, arriskuak modu egokian ebaluatzen jakitean, modu adimentsuan entrenatzean, progresio egokiekin, eta zintzotasunez onartzean norberaren benetako trebetasunak.

Tailer honek ez dizu akroyogan dauden jarrera edo trantsizio posible guztiak zaintzen erakutsi nahi. Baina bai oinarri nahiko zabal eta sendoak eman, ikasten duzun edozein jarrera edo trantsizio nola zaindu behar duzun ondoriozta dezazun, bai eta akroyoga modu seguru eta kontzientean praktikatzea ere, bai zaintzailearekin, baita zaintzailerik gabe ere.

Tailerraren edukiak

Praktika eta teoria nahasketa bat izango da, jolas askorekin eta ahalik eta egoera errealistenak sortzen saiatuz.

Tailerra hiru fokutan edo ikuspegitan banatzen da, rol bakoitzetik: pertsona hegalaria (ondo erortzen ikastea, edo erorketak estiloko irteera bihurtzea), oinarri den pertsona (lehen spotterra zara, zu lesionatu gabe hegalaria salbatzeko egin dezakezun gauzarik garrantzitsuena ikasi) eta zaintzailea (Spotter bat baino gehiago, taldeko kide izan eta coach batean bihur zaitez).

Spotting printzipio orokorretan sakonduko dugu, baita oinarrizko tekniketan eta spotting mota ezberdinetan ere. Kontzientziatik eta zintzotasunetik lan egingo dugu, autoebaluazioan sakonduz, norberaren gaitasunak, trebetasunak, beharrak eta egungo egoera baloratzen ikasiz, baita egin beharreko jarrera, trantsizio edo trukoaren arriskuak baloratzen ikasiz ere.

ZAINTZAILERIK GABE nola lan egin ere praktikatuko dugu: modu adimentsuan nola entrenatu, zuen progresioak eta kalibrazioak sortuz.

Alderdi emozionalak (beldurra, frustrazioa edo iraganeko traumak nola kudeatu), alderdi etikoak (baimena, etiketa Jametan) eta komunikazio eraginkorra ere landuko ditugu.

Gainera, espazio irekiak izango ditugu azaldutako edozein gairi buruz feedbacka emateko edo zaintzeko modurik onenak eztabaidatzeko, baita norberaren esperientziak, zalantzak eta abar partekatzeko aukera ere.

Tailerrari buruzko informazio praktikoa

Data: 2023ko azaroak 25

Iraupena: 7 ordu (10:00-13:00 eta 15:00-19:00) + igandeko jam-a (16:00-20:00)

Prezioa: 80€ (tailer osoa + igandeko Jam-a + eskuliburua + tailer osteko aholkularitza-saioa* barne)
Precio reducido: 60€ (tailer osoa + igandeko Jam-a + eskuliburua barne)

    • Balea ikasleak

    • AcroZen ikasleak (azken 6  hilabeteetakoak)

    • Akroyogako irakasle ziurtatuak edo gaur egun eskolak ematen ari diren pertsonak.

Lekua: BALEA – AkroYoga ta Mugimendua, Heraclio Fournier 39, Vitoria-Gasteiz

Nori dago zuzendua: gutxienez 3 hilabeteko esperientzia duen akroyogako edozein praktikanteri, batez ere tarteko mailakoentzat, eta bereziki akroyoga, modu formalean zein informalean irakasten dutenei.

Informazio gehiago: acroyoga@amalur-zen.com / 661950447 (Sandra)

* tailerraren osteko aholkularitza: tailerraren ondoren zalantzarik baduzu, edo laguntza behar baduzu zerbait zehatzarekin edo pertsonalarekin, aholkularitza bat eskaintzen dizut (telefonikoa/zooma/presentziala Gasteizen), pertsonako 20 minutukoa (bi pertsona bazarete 40 minutu, 3 bazarete, ordubete, eta abar) hori lantzeko.

more

Time

November 25, 2023 10:00 am - 7:00 pm(GMT+02:00)

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Get Directions

0 Comments

Leave a Reply

Avatar placeholder

Your email address will not be published. Required fields are marked *