october, 2024
Event Details
Bagoaz gure laugarren akroyoga eta mugimendu erretiroarekin aurrera!! Naturaz inguratuta, akroyoga eta mugimenduarekin erlazionatutako beste praktika batzuetan murgilduta asteburu zoragarri bat
Event Details
Bagoaz gure laugarren akroyoga eta mugimendu erretiroarekin aurrera!!
Naturaz inguratuta, akroyoga eta mugimenduarekin erlazionatutako beste praktika batzuetan murgilduta asteburu zoragarri bat pasatzera animatzen zara?
Urriak 31 eta azaroak 3 bitartean (azaroko zubia) Mokorreko bordan egongo gara zure zain, mendian galduta zaharberritutako baserri batean. Ondoren erretiroari buruzko informazio praktiko guztia.
Noiz? Urriak 31 ostegun arratsaldetik, azaroak 3 igande arratsaldera arte
Non? Mokorreko Borda, Etxalar – Nafarroa. (Barrio Larrapil Sarriku, 24, 31760 Etxalar)
Prezioa?
- GOIZ ORDAINDUTA: 290€ pertsonako gela partekatuan (abuztuak 31 baino lehen ordainduta edo lehenengo 8 pertsonentzat)
- Prezio orokorra: 360€ pertsonako gela partekatuan (irailak 1etik aurrera ordainduta edo 9. pertsonatik aurrera)
Zer sartzen da barne?
Ostatua, bazkariak pentsio osoan (osteguneko afaritik igandeko bazkarira arte), hamaiketako eta pikoteatzekoak beti eskuragarri, asteburu osoko akroyoga, mugimendu eta abarreko tailerrak, mendian buelta eta ondo pasatu eta naturan deskonektatzeko aukera zoragarria!
*Behin izena emanda eta data hurbiltzen doan heinean etxeari buruzko eta eraman beharreko gauzei buruzko informazio gehiago bidaliko dizuegu.
Zeinek emango ditu tailerrak?
Maialen eta Aitor akroyoga eta mugimendu irakasleak dira. 2018tik daramatzate elkarrekin akroyoga klaseak ematen. Gainera Maialenek Movement Flow, bertikal, masaje tai eta yoga klaseak ere ematen ditu. 2023ko urtarrilean akroyogari eta mugimenduari eskeinitako zentrua zabaldu dute Gasteizen.
Kantzelazio politika
- Erretiroa baino hilabete lehenago, zenbateko osoa itzuliko dizugu.
- erretiroa baino bi aste lehenago arte, ordaindutakoaren % 50 itzuliko dizugu.
- bi aste baino gutxiagorekin kantzelatzen baduzu, ez dago inolako itzulketarik.
Informazio gehiago behar duzu? Whatsapp bat 688662262 zenbakira edo email bat balea@wanderingwhale.eus era bidali.
Eta argi badaukazu ya izena eman nahi duzula, beheko formulario betez egin dezakezu.
more
Time
October 31 (Thursday) 5:30 pm - November 3 (Sunday) 6:00 pm
Organizer
Wandering Whaleinfo@wanderingwhale.eus
Mokorreko BordaBarrio Larrapil Sarriku, 24
0 Comments