Akroyoga ta mugimendu erretiroa Mokorreko Bordan

17nov(nov 17)5:30 pm19(nov 19)6:00 pmAkroyoga ta mugimendu erretiroa Mokorreko BordanMaila anitza5:30 pm - 6:00 pm (19)(GMT+01:00)

Event Details

Bagoaz gure hirugarren akroyoga eta mugimendu erretiroarekin aurrera!!

Naturaz inguratuta, akroyoga eta mugimenduarekin erlazionatutako beste praktika batzuetan murgilduta asteburu zoragarri bat pasatzera animatzen zara?

Azaroak 17 eta 19 bitartean Mokorreko bordan egongo gara zure zain, mendian galduta zaharberritutako baserri batean.

Noiz? Azaroak 17tik 19ra (ostiral arratsaldetik, igande arratsaldera)

Non? Mokorreko Borda. Barrio Larrapil Sarriku, 24, 31760 Etxalar, Nafarroa

Prezioa?

  • GOIZ ORDAINDUTA: 200€ pertsonako (lehengo 8 pertsonak edo abuztuak 6 baino lehen)
  • Prezio arrunta: 250€ pertsonako, abuztuaren 7tik aurrera (edo 9. pertsonatik aurrera)

Zer dago barne?

Ostatua, bazkariak pentsio osoan (ostiraleko afaritik igandeko bazkarira arte), hamaiketako eta pikoteatzekoak beti eskuragarri, asteburu osoko akroyoga, mugimendu eta abarreko tailerrak, mendian buelta eta ondo pasatu eta naturan deskonektatzeko aukera zoragarria!

*Behin izena emanda eta data hurbiltzen doan heinean etxeari buruzko eta eraman beharreko gauzei buruzko informazio gehiago bidaliko dizuegu.

Zeinek emango ditu tailerrak?

Maialen eta Aitor akroyoga eta mugimendu irakasleak dira. 2018tik daramatzate elkarrekin akroyoga klaseak ematen. Gainera Maialenek Movement Flow, bertikal, masaje tai eta yoga klaseak ere ematen ditu. 2023ko urtarrilean akroyogari eta mugimenduari eskeinitako zentrua zabaldu dute Gasteizen.

Kantzelazio politika

  • Erretiroa baino hilabete lehenago, zenbateko osoa itzuliko dizugu.
  • erretiroa baino bi aste lehenago arte, ordaindutakoaren % 50 itzuliko dizugu.
  • bi aste baino gutxiagorekin kantzelatzen baduzu, ez dago inolako itzulketarik.

Edozein zalantza izanez gero whatsapp bat bidali lasai 688 66 22 62 zenbakira (Maialen)

Eta izena eman nahi duzula argi badaukazu jada, hemen beheko botoian sakatu inprimakia betetzeko.

more

Time

November 17, 2023 5:30 pm - November 19, 2023 6:00 pm(GMT+02:00)

Mokorreko Borda

Barrio Larrapil Sarriku, 24

Mokorreko Borda

Get Directions

0 Comments

Leave a Reply

Avatar placeholder

Your email address will not be published. Required fields are marked *