AKRO&MOVE ASTE TRINKOA

10jul(jul 10)11:30 am14(jul 14)8:30 pmAKRO&MOVE ASTE TRINKOATailer astea11:30 am - 8:30 pm (14)(GMT+02:00)

Event Details

AKRO & MOVE tailerrez betetako aste trinkoa da, eta bertan jarduera berriak probatzeko edo egiten dituzuenetan sakontzeko aukera izango duzue.

Aukera ezin hobea da jarduera desberdinak probatzera etortzeko. Egunero 3 tailer izango ditugu, akroyoga, yoga, thailandiar masajea, movement flow edo bertikalak, hainbat irakasle desberdinek emanak.

Intentsibo honetarako hainbat irakasle elkartu gara:

  • Marta & Gaizka Bilbotik etorriko zaizkigu ikarioak eta whip-ak erakustera
  • Martak bakarka rocket yoga tailerra emango digu
  • Sandra Jimenezek akroyogaren alderik ilargi eta terapeutikoena erakutsiko digu
  • Valle Viches hatha vinyasa, yin yoga eta yoga leuna partekatzen egongo da
  • Aitor & Maialenek akroyogaren bertsio ezberdinak partekatuko dituzte: hasiberrientzat, flows, dance lifts…
  • Maialenek bakarka movement flow, bertikal eta thailandiar masaje tailerrak emango ditu

Noiz? Uztailak 10etik 14ra. 

Egunero 3 tailer desberdin izango ditugu. Ondorengo argazkia begiratu ordutegiak eta tailer desberdinak ikusteko eta erabakitzeko zeinetara etorri nahi duzuen.

Non? BALEA, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz, Araba

Zenbat?

  • 20€ pertsonako tailer  bat
  • 50€ pertsonako 3 tailer
  • 100€ pertsonako mugagabea

*Kurtso honetako BALEA ikasleek deskontuak dituzte eta uztailean oraindik kuota aktibo badaukazu, tailer batzuk barne izango dituzu. Idatziguzu informazio gehio emateko!!

Tailerretara ez da zertan bikotean etorri behar eta ez da zertan aurretiko esperientziarik behar.

Informazio gehiago behar duzu? 688662262 whatsapp zenbakira edo balea@wanderingwhale.eus emailera mezu bat bidali

DERRIGORREZKOA DA NAHI DITUZUEN TAILER GUZTIETAN IZENA EMATEA!!

more

Time

July 10, 2023 11:30 am - July 14, 2023 8:30 pm(GMT+02:00)

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Get Directions

0 Comments

Leave a Reply

Avatar placeholder

Your email address will not be published. Required fields are marked *