Ilargi-yoga eta feminitate sakratuak
15feb11:00 am1:00 pmIlargi-yoga eta feminitate sakratuakMaila anitza11:00 am - 1:00 pm(GMT+00:00)
Event Details
Tailerrari buruz: Emakumeentzako espazioa, nork bere burua entzun eta zaintzeko, yoga-praktiken bidez, gorputz bakoitzari begirada gozo eta errespetuzko bat emanez.
Event Details
Tailerrari buruz:
Emakumeentzako espazioa, nork bere burua entzun eta zaintzeko, yoga-praktiken bidez, gorputz bakoitzari begirada gozo eta errespetuzko bat emanez.
Proposamen, erritu eta konexio-espazioen bidez, gure feminitate sakratua gogoratzeko eta gure esentzia ezagutzeko baliabideak eskainiko dizkizuet.
Yogak presentzia, mugimendua eta plazera ematen digu. Asana, arnasketa eta meditazioen bidez, zuen gorputzez gozatzea eta haiekin berriz konektatzea proposatzen dizuet.
Otsaileko gure topaketak ilargi betearen argi-energia ospatzera gonbidatzen gaitu. Gure barneko indarrarekin, gure jakituriarekin eta tribuaren boterearekin konektatuko dugu.
Adin guztietako emakumeentzat pentsatutako espazioa, baita haurdun daudenentzat ere.
Noiz?
Otsailak 15 larunbata, 11:00tik 13:00ra
Zenbat?
35€ Balea ikasleak
40€ besteak
Zein da irakaslea?
Miren de MM 2014an, Yoga Aeroko irakasle gisa trebatu zen; 2016an, Tantra Yogaren prestakuntza polit eta eraldatzailearekin jarraitu zuen Durga’s Tiger School eskolan, Yoga Alliance-k (200h) abalatua; haur eta familientzako yoga 2017an, Ioga i nens zentroarekin; 2018an, aukera zoragarria izan zuen Maya Zentroan (amatasuna, yoga eta akonpainamendua) Yoga eta haurdunaldiko irakasle izateko. 2019an, yogako 200 orduko beste prestakuntza bat egin du Merkhaba elkartearekin, Yoga Alliancek abalatuta. Bertan, Asthanga-Vinyasa eta Yoga Sivanandan sakondu du.
Maila profesionalean, lau urtez yoga zuzendari eta bideratzaile izan da Gasteizko Babayaga eskolan. Gaur egun, Elementuak taldeko kide da, eta munduan zehar erretiroak eta yoga-prestakuntzak kudeatzen ditu. 2021aren hasieran proiektu polit batekin hasi dira Trebiñun, ametsak partekatzen jarraitu ahal izateko erretiro-etxe batean.
Informazio gehio eta izen emateak:
Whatsapp bat +34 722 74 25 90 zenbakira edo email bat balea@wanderingwhale.eus helbidera
Eta izena eman nahi baldin baduzu zuzenean link honetako izen-emate orria betez egin dezakezu:
more
Time
February 15, 2025 11:00 am - 1:00 pm(GMT+00:00)
0 Comments