Breathwork tailerra

28feb6:00 pm8:00 pmBreathwork tailerraMaila anitza6:00 pm - 8:00 pm(GMT+00:00)

Event Details

Zer da Breathwork?

Breathwork nork bere burua ezagutzeko eta garatzeko praktika bat da, arnasketa kontzientearen boterearen bidez. Zure bizitza eraldatzeko erabil dezakezun tresna bat, naturala eta sortzetikoa.

Zelan funtzionatzen du Breathwork-ak?

Babes zientifikoa duen teknika bat. Arnasketaren bidez pertsonaren egoera fisiko, mental eta emozionalak aldatzen dira. Ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako esperientziarik izatea. Zuretzat lan bat egin nahi izatea, gidatzen uztea eta arnasa hartzeko prozesura irekitzea.

Ez da magia, teknika honekin arnasa hartzean zure gorputzean gertatzen den prozesu fisiologikoagatik dator esperientzia eta eraldaketa. Arnasketa mota horrek neokortexaren (adimen anlitikoa) energia jaistea eragiten du, eta, hala, zure subkontzientera eta normalean askatzeko, sendatzeko, birprogramatzeko eta adierazteko aktibo ez dauden garuneko zatietara sartzea ahalbidetzen dizu.

Workshops

Arnasketa kontzientearen prozesua ezagutu eta beren bizitzak eraldatu nahi dituzten guztientzat sortutako tailerrak. Esperientzia baduzu edo zure lehen kontaktua bada ere, gure Workshopa zuretzat da. Arnasketaren, neurozientziaren eta soinuaren boterearen bidez, norberaren ezagutza eta eraldaketa pertsonaleko esperientzia zuzen batera eramango zaitugu.

Noiz?

Otsailak 28, ostirala 18:00tik 20:00ra

Zenbat?

50€

Informazio gehio eta izen emateak:

Whatsapp bat +34 722 74 25 90 zenbakira edo email bat balea@wanderingwhale.eus helbidera

Eta izena eman nahi baldin baduzu zuzenean link honetako izen-emate orria betez egin dezakezu:

https://forms.gle/ZAjYA5XVotUBK79C8

more

Time

February 28, 2025 6:00 pm - 8:00 pm(GMT+00:00)

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Heraclio Fournier 39Akroyoga ta mugimendu espazioa

BALEA | Akroyoga ta Mugimendua

Get Directions

0 Comments

Leave a Reply

Avatar placeholder

Your email address will not be published. Required fields are marked *