BALEAREN URTEURRENA!
12jan10:00 am8:00 pmBALEAREN URTEURRENA!Akrolimpiadak eta askoz gehio!10:00 am - 8:00 pm(GMT+00:00)
Event Details
Pixkanaka-pixkanaka, BALEA hazten ari da gugan eta gure proposamenetan konfiantza duzuen pertsona guztiei esker, eta OSPATU NAHI DUGU! 🥳
Event Details
Pixkanaka-pixkanaka, BALEA hazten ari da gugan eta gure proposamenetan konfiantza duzuen pertsona guztiei esker, eta OSPATU NAHI DUGU! 🥳
Egun berezi bat prestatu nahi dugu zuentzat, elkartzeko, jolasteko, partekatzeko, barre egiteko… Baina oraingoan, tailer eta jam bat proposatu beharrean, zerbait desberdina egin nahi dugu. Jolasteko, komunitatea sortzeko, lehiakortasuna apur bat ateratzeko, gure artean elkar ezagutzeko… aukera izango duzuen ekitaldi bat sortu nahi dugu. Beraz, oraingoan AKROLIMPICSez betetako goiz bat proposatzen dizuegu!
🔹🔹🔹
Zer dira AKROLIMPICS?
Akroyogako “olinpiadak” dira, non zuek taldeka guk proposatutako erronka desberdinak gainditu beharko dituzuen.
Nola sortuko ditugu taldeak?
Egunaren helburua partekatzea, ezagutzea eta jolastea denez, izena banaka emango duzue eta egunaren hasieran zozketa bat egingo dugu taldeak sortzeko!
Ze baldintza bete behar ditut?
Baldintza bakarra da akroyoga praktikatzea edo noizbait praktikatu izana. Berdin dio akroyoga 0 maila egin berri baduzu edo praktikatzen urteak badaramatzazu. Maila guztietako jendea nahi dugu elkarren artean elikatu ahal izateko.
Eta zer gertatzen da ez banaiz BALEAko asteroko klaseetara joaten?
Berdin berdin izena eman dezakezu, beti ere akroyoga praktikatzen baldin baduzu. Oso eskertuta gaude Gasteizetik kanpo izan dugun babesagatik, Bilbo, Donosti, Iruña, Iparralde… baita atzerritik noizbait gurekin partekatzera etorri zaretenei ere. Horregatik, ekitaldi hau zuentzat ere bada 😉
🔹🔹🔹
INFORMAZIO PRAKTIKOA:
📆 Noiz?
2025eko urtarrilaren 12an ikusiko dugu elkar
📍 Non?
BALEA | Akroyoga ta mugimendua, Heraclio Fournier 39, 01006 Vitoria-Gasteiz
💰Prezioa?
Doainik 😉
🕐 ORDUTEGIA
Irekiera 11:00etan izango da, puntual etorri zatozten guztiak kontuan hartu ahal izateko
11:30tan taldeak sortzeko zozketa egingo dugu
Honen ondoren akrolimpics erronkekin jarraituko dugu.
Behin jolasak amaituta, pikoteo bat izango dugu prest jamaren aurretik tripa betetzeko.
Eta jama betiko ordutegian egingo dugu (16:00-20:00 guxti gorabehera)
🔹🔹🔹
🤸🏽♀️ Animatzen zara?
Formulario hau betez eman dezakezu izena: https://forms.gle/KCpxCKDKHmXamDuh8
🔹🔹🔹
📩 Edozein zalantza baldin badaukazu whatsapp bat bidali dezakezu zenbaki honetara 722 74 25 90 edo email bat balea@wanderingwhale.eus
more
Time
January 12, 2025 10:00 am - 8:00 pm(GMT+00:00)
0 Comments